XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Intentsitatea edo ozentasuna

...- Alajainkoa! Soinu bat sortu ondoren 6 segundo behar izatea itzaltzeko?

- Bai, leku askotan ez bada ere, badira zenbait eliza erreberberazio-maila handikoak.

- Gainera zer-nolako intentsitatearekin sortu orduan eta iraupen handiagoko bihurtzen da.

- Intentsitatea? galdegin zuen Nereak.

- Soinuaren indarra bezala definituko genuke, edo beste hitzetan, soinuaren bolumena bezala.

- Soinua indartsuagoa edo ahulagoa izan daiteke.

Diapasoia hartu eta dardarrean jarriaz, soinu suabe bat somatu zen.

- Zer dela eta sortzen du hain soinu ahula? galdegin zuen Alexanderrek.

- Hori konpon daiteke erantzun nuen eta berriro diapasoia dardarrean jarriaz piano gainean ipini nuen.

Berehala soinua indartu egin zen eta gela osoan entzun zitekeen soinu bihurtu zen.

Haurrak harriturik gelditu ziren.

- Hau... erresonantziatik al dator? galdegin zuen Alexanderrek.

- Hala da.

- Orain diapasoiaren bibrazioak ez dira airean bakarrik zabaltzen baizik eta piano honetara baita ere, horregatik soinua indartsuagoa da.

Soinuaren intentsitate-maila ezberdinak, dezibelioak, hitz italiarrez adierazten dira.